XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur trikitilari eta bertsolariak Zizurkilen

Gaur, asteazkena, eta aurtengo festen hirugarren egunean amabirjin bigarrena ospatzen da egun guztian zehar Tapia eta Leturia trikitilariak arituko direlarik.

Goizpartean eta arratsaldean Lazkao Txiki eta Agirre bertsolariek ihardungo dute eta eguerdiko 12etan Plazan jarriko den tantai gainera ea nor igotzen den ikusteko aukera izango da, asto karreraren aurretik.

Ordubietan, jubilatuen bazkaria izango da Lartin jatetxean eta arratsaldeko 6etatik aurrera herri kirolak izango dira bertan harrijasotzaileak, aizkolariak eta ondoren herritarrek txinga saioa egiteko aukera izango dute: honela harrijasotze lanetan Goikoetxe, Telleria eta eta Uxarbe, aizkolari gisa Arria II eta Etxebeste, eta honekin batera txinga herritarra izango da 2 bider 50 gizonezkoentzat eta 2 bider 25 emakumezkoentzat.

Aipatzekoa barrikotea ere izango dela.

Ostiralean, preso eta errefuxiatuen gaua

Ostiralean, eguna umeei zuzendurik egongo da ondoren preso eta errefuxiatuen gaua izango delarik.

12etan egunari hasera emango zaio eta 12.30etan, umeen dantza saioa izango da ordubatean dantzaren ondoren antzerki saioan parte hartzeko aukera ere izango dute.

Ordubietan, berriz, herriko umeentzat bazkaria prestatuko da.

Arratsalde parteari dagokionez, 4etan jolasak denentzat.

6etan umeei zuzendutako Azkonako taldearen saioa.

Gauean, gaueko 10etan herriko frontoi berrian Iparraldeko Xirristi Mirristi taldearen antzerkia Herriko Bozak (alkatea nor?) obrarekin.

Ondoren, gauerditik goizalderarte, Minxoriak taldearen saioa.